Inicio Gipuzkoa Amets Arzallus 'Mian' liburuari buruz ariko da hilak 14an Azkoitian

Amets Arzallus ‘Mian’ liburuari buruz ariko da hilak 14an Azkoitian

Amets Arzallus ‘Mian’ liburuari buruz ariko da hilak 14an Azkoitian

Azkoitia – Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta, Amets Arzallus bertsolari, kazetari eta idazlearekin solasaldia izango da datorren asteazkenean, hilak 14an, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.

Interés duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo den saio hori 19.00etan hasiko da eta bertan Amets Arzallusek Miñan: bizi nahiaren hitzak bere azken liburuari buruz hitz egingo du.

Argitalpen horretan bertsolari ezagunak Ibrahima Balde gazte ginearraren istorioa kontatzen du; jaio zenetik Europara iritsi zen arteko istorio gordina.

Hala, Arzallusek Ibrahima Afrika iparraldetik Euskal Herrira nola eta zergatik iritsi zen azalduko du azkoitiarrekin partekatuko duen agerraldian.

Moderatzaile lanetan Ixabel Jauregi arituko da eta antolatzaileek aurreratu dutenez, saioa «COVID-19ak eragindako egoerak eskatzen dituen segrtasun neurri guztiak hartuta» egingo da.

Edonola ere, Amets Arzallus ez da datozen asteotan Azkoitian protagonismoa izango duen bertsolari bakarra izango.

Izan ere, Maxixatzenek eta Floreaga ikastetxeak goi mailako bertso jaialdia antolatu dute hilaren 23rako elkarlanean, Udalaren laguntzarekin. Jaialdi hori 22.00etan hasiko da Baztartxo antzokian eta bertan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi izen eta eskarmentu handiko bertsolariek part hartuko dute.

Juan Inazio Sudupe salestarrak izango du bertsolariei gaiak proposatzeko ardura eta ikuskizunaz gozatzeko gogoa dutenek emanaldiaren egunean bertan izango dute sarrerak eskuratzeko aukera (sei eurotan) Baztartxoko leihatilan. Hori bai, Maxixatzeneko bazkideek bertso jaialdirako sarrera doanik jaso ahalko dute.

.



Fuente

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here

- Advertisment -CRONICA NAVARRACRONICA NAVARRA

aCTUALIDAD

Cocemfe Castilla y León impartirá dos cursos para personas con discapacidad sobre cómo encontrar trabajo

La Confederación de Entidades de Personas con Discapacidad Física y Orgánica de Castilla y León (Cocemfe) ha organizó dos cursos enfocados a la búsqueda...

Guía imprescindible para solicitar la ayuda del Plan Renove para motos

La ayuda para la compra de vehículos eficientes no se trata solo de automóviles. A través de Ministerio de Industria El Plan Renove...

Se podrían perder 100.000 puestos de trabajo debido al aumento de la tarifa de registro

El empleo en las fábricas de automóviles españolas está en peligro si el gobierno no actúa antes del final de la extensión de impuestos...

La fábrica que fue cuna del diésel español «conecta» a la eléctrica

Desde su apertura en 1952, como fábrica de motores diésel de Barreiros, el Centro de Madrid del grupo PSA ha sido un gran impulsor...

Comentarios Recientes