Inicio Real Sociedad "Partida guzti guztietan gozatu dut"

«Partida guzti guztietan gozatu dut»


Donostia – 20 urteko Nerea Eizagirre dagoeneko beteranoa da Realeko aldagelan. Izan ere, joan den igandean txuri-urdinek Tenerifeko Granadillaren aurka Zubietan 1-2 galdu zuten partidan, tolosarrak ehungarren norgehiagoka jokatu baitzuen Realarekin. Oso harro dago, eta bere hitzetan «bakarrak balira bezala gozatu ditut guzti guztiak. Pozik nago 20 urterekin 100 partida jokatzera iristeagatik». Duela lau urte egin zuen comienza, 2016-17 denboraldiko lehen jardunaldian.

Harrez gero, Nereak aurrerapauso handiak eman ditu, eta nazioarteko selekzioen azken etenaldian Jorge Vildak Espainiako deialdian sartu zuen. Ezin ahaztu, gainera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun ere izan zela.

Bere jaioterriko Tolosan hasi eta Zubietara iritsi aurretik Añorgan jarraitu zuen bere ibilbidetik, «Kopako titulua eta ondorengo ospakizuna» nabarmendu ditu aurrelari gipuzkoarrak. «Oso polita izan zen eta betirako gogoan izango dut. Comienza egin nuen eguna ere oso polita izan zen, egia bihurtutako ametsa», adierazi du Realaren webgunean.

Hala ere, bere ustez, «une bakar bat aukeratzea zaila da, guztiak bakarrak eta bereziak balira bezala bizi izan ditudalako. Entrenamendu bakoitzean gozatu egiten dut, eta gozatu egin dut ehun partidetako bakoitzean». Hori dela eta, Nereak eskerrak eman nahi dizkie «eguneroko lanean nire ondoan egon diren guztiei, eta etorkizunean ere ospatzeko partida gehiago izatea espero dut».

Horregatik guztiagatik, argi adierazi du bere helburua: «Hemen hazten jarraitzea, Realean partidak jokatzen jarraitzea. Pertsona eta futbolari hobea izatea».

Agian aurreko denboraldian galdu zuen garrantzia berreskuratu egin du Eizagirrek; Natalia Arroyo iritsi zenetik aurrerapausoa eman du, eta entrenatzaile kataluniarraren egituran jokalari ezinbestekoetako bat izaten ari da. Aitortu beharrekoa da, ordea, denboraldi hasiera onak sailkapenaren goialdean kokatu ostean, igandeko porrotak pittin bat lausotu egin zuela ospakizun polit hori. «Triste nago, hiru puntuak batuta ospatu nahi nituelako nire 100 partidak», esan du amaitzeko, anbizio handiko jokalari honek.



Fuente

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here

- Advertisment -CRONICA NAVARRACRONICA NAVARRA

aCTUALIDAD

Sánchez dice que las «tensiones» en el gobierno son parte del aprendizaje

Pedro Sánchez acepta que su segundo vicepresidente no se equivoca cuando dice que hay "tensiones" en el gobierno de coalición. Reconócelo son riesgos...

El juez libera a la esposa de Mainat

El miércoles, el Juzgado de Educación 4 de Arenys de Mar (Barcelona) acordó la puesta en libertad provisional de la esposa del productor de...

Castells pide a los estudiantes universitarios que tomen notas si regresan a casa

En mayo, el consejero de Universidades, Manuel Castells, reveló que diariamente se intercambiaban correos electrónicos con un universitario de Talavera de la Reina (Toledo)....

Un hombre golpea su coche contra la valla de la Cancillería alemana

Un hombre de unos 50 años fue detenido hoy frente a la Cancillería Federal luego de chocar intencionalmente con la valla de acceso al...

Comentarios Recientes