Inicio Gipuzkoa Rosario Vitoria omendu dute Beasaingo astearteko azokan

Rosario Vitoria omendu dute Beasaingo astearteko azokan

Rosario Vitoria omendu dute Beasaingo astearteko azokan

beasain – Joan den asteartean, Beasaingo azokaren asteroko altzoan ospatu zen XXIX. Errezil sagar lehiaketa eta XXXI. Fruitu eta barazki lehiaketa. Pandemiak ez du eten azokaren dinamika, eta lehiaketak normaltasun guztiz ospatu dira.

Beasaingo azokako ekoizleen artean egiten den lehiaketa da, eta baserritarren lana balioan jarri eta saritzea du helburu. Gauzak horrela, errezil sagarrik onenak Aramako Iturriotz baserriko Patxi Arizmendirenak direla ebatzi da; bigarren postuan gelditu da Arriarango Ondarre baserriko Maria Luisa Urrestarazu, eta hirugarren saria Erauskin auzoan kokatuta dagoen Murugoena baserriko Iñaxi Aranbururentzat izan da.

Fruitu eta barazkiei dagokionez, Zegamako Altzibar baserriko Josetxo Mendiak irabazi du lehen saria, bigarrena Altamira auzoko Atari-eder baserriko Maria Rosario Txintxurretarentzat izan da, eta hirugarrena Lazkaoko Altune baserriko Maria Jesus Mujik.

Bide batez, azokako ekoizle holduenari omenaldia egiten zaio urtero; aurten Rosario Vitoria Etxeberria Bittori (Balda baserrikoa, Olaberria) izan da omendua. Sariak, Leire Artola alkateorde eta merkataritza eta landa eremuko arloburuak eman ditu eta garaikurrak Buztiña zeramika tailerreko kideek eginak izan dira.

Udalak bertako eta garaian garaiko produktuen kalitatea eta kontsumoa sustatu nahi du kontsumitzaileak azokara erakarriz lehen sektorea indartzeko helburuz, eta horregatik, asteroko azoka bultzatzeaz ganancia hilabeteko lehen larunbatearen ere egia.

.



Fuente

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here

- Advertisment -CRONICA NAVARRACRONICA NAVARRA

aCTUALIDAD

Musac organiza un ciclo de conferencias online junto con la Universidad de Salamanca con motivo del Día Mundial del Sida

El ciclo de conferencias sobre el Archivo Abierto de VIH / Sida: cruces temporales y territoriales tiene como objetivo abrir al público los contenidos...

Banco Sabadell interrumpe negociaciones para una posible fusión con BBVA

BBVA y Banco Sabadell han decidido cerrar las conversaciones sobre una posible fusión no llegar a un acuerdo sobre el tipo de cambio. ...

Bruselas desglosa la medida clave del plan de automoción

De dicho a hecho, en el caso de la deducción por innovación en los procesos productivos para las grandes empresas, al final será de...

Hispano Suiza culmina su resurrección con Boulogne: «Nunca murió, buscaba su momento»

Hispano Suiza, marca histórica nacida en 1904, necesitaba un modelo con acento deportivo para completar su renacimiento. Por eso, después de Carmen, lanzado...

Comentarios Recientes